XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erromeraleak, Bardearen multzoan azalera handia betetzen duten neurri ertaineko sasitzak dira.

Bardea Beltzean urriak dira eta ameztien degradazioaren ondorioz sortzen dira, zoru harritsuzko belardietan.

Bardea Zurian, mendi tontorren magaletan bakarrik azaltzen dira, animaliak sartzen ez diren tokietan.

Ardiek bazkatzen direnean, erromeraleek ontinareetarantz eta sisailareetarantz bideratzen dira.

Erromerale kopuru ugariena agertzen duen gunea da Bardea Tabularra.

Erliebe txiki guztiak betetzen dituzte, nolabait harritsuak diren lurren gainean, eta Estroza eta Kornialto izeneko magaletatik Planoaren goikalderantz abiatzen dira.

Gune honetan ameztiekin tartekatzen dira.

Erromeralea espezie kopuru aberatsa agertzen duen sasitza da, udaberrian kolore askotako loratzea azaltzen duelarik.

Erromeroarekin batera, erle-belarra, esplika-belarra eta lio zuria agertzen dira eta anluba eta lasta belardi tinkoa hutsuneetan.

Landaretza heldu kopuru handiena duen gunea Reserva Natural del Vedado de Eguarats izenekoa da.

Hemen garrantzi handikoa da Planoaren magaletako pinudiaren zabalkuntza.

Neurri handiko pinuek baso tinkoa osatzen dute, ohian-baso aberatsarekin, ameztiekin, erromeroekin, ipuruekin eta miterekin, eta amildegien hondoetan, lur hezeagoen gainean, legeltxor ugari dago.

Paisaia hau osatzen duen elementu berria, Estroza eta Kornialto bezalako puntu nabarmenetan azaltzen diren higalandutako horma zutiak dira.

Gune honetan aurkitzen den faunak estepako hegazti kopuru handia biltzen du.

Hauek Bardea Zurian ere aipatu ditugu eta hemen labore zelaietatik hedatzen dira, Planoan.

Vedado de Eguaratsen, Bardea Beltzez aritu garenean aipatu ditugun basoko animalia mota guztiak aurki ditzakegu.

Bardeetan aurkitzen den biozenosis aberastasun handiari buruzko begirada honekin amaitzeko beharrezkoa dugu lurralde osoko inguru egokienetan aurkitzen diren hegazti harrapalariak aipatzea.

Gailur gurutzatuak, sai arrea, saia, arrano beltza, belatz handia eta belatz gorria hazten diren tokiak dira.

Hontza handia, hontza zuria eta mozolo arrunta, gaueko hegazti harrapalariak ere agertzen zaizkigu.

PIRINEOAK

Izen honekin, Euskal Herri Kontinentala, Nafarroako erdialdea eta iparraldea, eta Gipuzkoako mendebaldea lotzen dituzten erliebeak izendatzen ditugu.

Ekialderantz, Pirineoetako egiturak (...).